Kirol taldeei ekimenaren aurkezpena egin zaie Astran

Publicado el 3 de junio de 2026, 10:17

Ekimenaren aurkezpena

Gernikako-Lumoko Milla baino egun batzuk arinago, Gernika Atletismo, Urdaitri eta Arrolape Mendi Klubeko kideei ekimenaren nondik norakoak azaldu zitzaizkien Astran. Talde hauek izan dira lehenak, zuzenean eragiten dietelako honelako proiektu batek. 

 

Zein pausu eman diren eta zeintzuk diren hurrengoak adierazi ziren, baita gure helburu eta asmoak ere.

Taldeetako partaideen aportazioa

40 bat pertsona hurbildu ziren beraien zalantza ezberdinak argitzera eta aportazio interesgarriren bat ere iritsi zen. Guztion bitartez lor dezakegula pixkana gero ta posibleagoa ikusten ari dira herritarrak.

Mila esker hurbildatuko guztiei eta honen alde egiten duzuenoi.

Añadir comentario

Comentarios

Todavía no hay comentarios

Crea tu propia página web con Webador