ONURAK

Atletismo-pista bat eraikitzeak onura sakonak dakarzkio eskualde osoari. Eragina ez da kirolari eta taldeetara mugatzen; gizarte-kohesioan, osasun publikoan eta tokiko ekonomian ere arrasto positiboa uzten duen azpiegitura da.

Herritar ororentzat

  • Adin guztietako herritarrentzat topagune bihurtuko da, bizitza aktiboa eta aisialdi osasuntsua sustatzeko gune seguru eta ireki bat eskainiz.
  • Atletismoko pista daukan herria eskualdeko kirol-motor gisa indartuko du, inguruko herrientzat ere erakargarria izango den kalitatezko azpiegitura bati esker.

Kirol taldeentzat

  • Kirol taldeek euren prestakuntza tekniko eta fisikoa kirol horretarako egindako azpiegiturekin praktikatzeko aukera.
  • Instalazio egoki batek gazte gehiago erakarriko ditu kirol hauetara, herriko taldeen etorkizuna eta biziraupena bermatzeko oinarri sendo bat sortuz.
  • Kirol-aukera handitzea beti da aberatsa herriko gazteentzat, bakoitzak bere tokia aurkitzea erraztea baitakar.

Ikasle-irakasle komunitatea

  • Gorputz Hezkuntzako saioak eta Eskola Kirola hobetzeko instalazio teknikoak izango dituzte, ikasleek atletismoaren diziplina guztiak baldintza egokietan probatu ditzaten.