
Helmugara iristeko lehen pausua emateko garaia iritsi da.
Nortzuk gara eta zein da helburua?
Etorkizunean Busturialdean atletismo pista bat izateko herri ekimena abian jarri duen herritar talde bat gara, helburu bezala gure eskualderako atletismoko pista homologatu bat lortzea izanik, zonaldeko kirolarien beharrizanei eta kirol estrukturari erantzuna emateko.
Eskualdea eta kirola
Gure eskualdean hainbat kiroletako azpiegitura dago (Futbol zelaiak, saskibaloi kantxak, skate gunea, igerilekua, pilotalekuak...) baina ez dago atletismoko pistarik, nahiz eta gaur egun bai taldea eta bai atletismo munduko diziplinaren bat praktikatzen duen kirolari kopuru esanguratsu bat egon.
Baldintza hauetan zaila da atleta berriak heztea, eta gainera, gizarteko partaideoi kirol honek dakartzan onurak ukatzen zaizkigu. Ondorioz, kirol hau praktikatu nahi duenak, eskualdetik kanpora atera beharra dauka.
Crea tu propia página web con Webador